miércoles, 6 de febrero de 2019

MINIERAMANGARRIEN SAGUA EZ DABIL.



"MINIERAMANGARRIEN SAGUA EZ DABIL"

Azkenaldian zenbait mezu iristi zaizkit Minieramangarri xagua ez dabilela adieraziz. 
(Niri aukeran XAGUA goxoagoa iruditzen zait ARRATOIA baino).

Tira, konponbide erraza du horrek eta bi pausu hauetan argituko dudalakoan nago.

1.- Ikasleak oso abilak dira teklatuko tekla guztiak ikutzen. Hori ona da, esploratzen ari dira.

Horietako ibilaldi tekleatzaile batean ordea konturatu gabe F5 zapaltzerakoan...


 AHHHH, PUTZA!!! xagua ez dabil!!! Tresna madarikatua!!!!


2.- KONPONBIDEA: Berriro F5 eragin eta aktibatu egiten da xagua.



HURRENGO KAPITULOA: 

HEGAZKIN MODOA (MODO AVIÓN) ETA KONEKTIBITATEAREN MISTERIOA... 
(Ez egin spoilerrik orain, eh!!)

Lagungarria izango zaizuelakoan.

martes, 15 de enero de 2019

storybird

Nola landu ipun/olerki/errelato sorkuntza ikasgelan?

Zenbatetan egin diogu galdera hori gure buruari?

Hemen duzue programa oso lagungarri bat. www.storybird.com




1.- Izenematea

Hainbat programatan bezalaxe izenemate sinple baten ondoren aukeraz beteriko inguruna bat aurkezten digu.

2.- Ikasleekin gamifikazio prozesu bat eskaintzen du non, egiten diren sorkuntzen arabera dominak irabazten joango diren.




3.- Egindako sorkuntzak publikatzeko aukera ezberdinak daude. web orrian txertatu, e-mailez bidali, eta behin deskargatutakoan paperean publikatu

4.- Gelako ikasle guztien sorkuntzak gela birtual batean irakur daitezke eta beraien gurasoekin konpartitu etxetik irakur ditzaten.


5.- sortutakoa edozein ingurune digitaletan txertatu daiteke, ondorengo frogatxoa bezalaxe.


ERABILI ETA SALTSEATU!!!

Iñigo S.

miércoles, 19 de diciembre de 2018

KOMIKI DIGITALAK ESKOLAN

Sarrera honetako xedea komikiak egiteko tresna digital irekiak aurkeztea da.

Komikiek funtzionaltasun handia dute ikasleen komunikazio gaitasuna hedatzeko. Horiek martxan jartzeko zenbait baliabide ditugu sarean:

Bi moten artean bereiztu dezakegu:

1.- Irudi digitaletan oinarritutakoak:

Pixton

Storybird

Toondoo

Witty Comic (oso ooinarrizkoa, testu liburuetan agertzen direnen antzerakoa)

Stripgenerator (Tira komikoen antzera, 3-4 iruditan kontakizun laburrak sortzeko)

2.- Argazkien "collage"etan oinarria dutenak:

Fotojet

Egokiak izan daitezke hauetan sartzea ikasturteko aldizkarirako...

Laguntza behar baduzue:

isalaberria@lezoherrieskola.eus




miércoles, 5 de diciembre de 2018

Argazkiak nola konpartitu


Argazkiak gurasoekin nola konpartitu
1.- Zure eskolako e-mail kontura sartu zaitez
2.- Drivera sartu.



             
3.- “Nuevo” klik egin, karpeta berria sortu eta izendatu.




                           
4.- Gure adibidean LEZO HERRI ESKOLA LH7X 17-18  deituko diogu. Hartu eta askatu leku berrian.


 5.- Behin drivera deskargatu deneana “compartir” eman.


.
6.- Nahi ditugun helbideak idatzi (zerrenda bat badugu arrastratuz automatikoki kopiatuko zaizkigu ere).
7.- GARRANTZITSUA: Arkatzaren gainean klik egin eta “SOLO PUEDE VER” markatu.



8.- Ohar edo mezuren bat idatzi, “enviar” eman eta kitto.

miércoles, 21 de noviembre de 2018

ARCADEMIC JOKOAK

ARCADEMIC JOKOAK

Zenbakikuntza, batuketak eta kenketak lantzeko joku errazak.

Kenketak errazak.

Bi digito batuketak

Biderketak

Saltseatzen joan zuen ikasleen beharrei egokitzen direnak bilatzeko. 
Games--- Grade 1-2-3-4...
Izan kontuan danak ez direla matematikakoak, ingelesekoak ere badaude.

Joku bakoitzaren edukia zein den ere agertzen zaizue labur adierazita. Maila bakoitzaren barruan.




miércoles, 7 de noviembre de 2018

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN MAILARAKO ERABILGARRIAK

ERABILGARRI DIGITALAK

Aspaldikoa den arren oraindik erabilgarritasun handia duen baliabidea da hauxe. Bertan 11 jarduera sorta bilduta dituzue. Ikasleekin gelan edo nahi duenak ere etxean gurasoekin batera egin daitezke.


Bestelako jokoen bilduma ere topa dezakezue hemen.


MATEMATIKA lantzekoak

Zenbakikuntza erraza:

Batuketa sinpleak:

Kenketak sinpleak:

Lagungarri egingo zaizuelakoan.

Iñigo S.

miércoles, 24 de octubre de 2018

Gelako aldizkaria


Gaurkoan gelako aldizkaria nola sortu, editatu eta digitalki partekatu ikusiko dugu.

Pausu errez batzu eman behar ditugu ekintza gustagarria bezain hezitzailea izan dadin aspektu ezberdinetan.

See something you fancy? Just click "Add To Cart" de IÑIGO SALABERRIA ALIAGA