lunes, 25 de marzo de 2019

Wikipedia eta hezkuntza

Wikipedia eskolan eta "Fake news"-en aurreko jarrera kritikoa.

Wikipedia eta Hezkuntza konferentziak, apirilaren 4tik 7ra bitarte Donostiako Tabakeleran munduarteko adituak bilduko ditu. Bertan arituko dira Wikipediak eskolan eskaintzen dizkigun aukeren inguruan eztabaidan eta lanean. 

Guztiok wikipedia/wikimedia/wiki-ak eta abarren ideia orokor bat dugu. Erabat gomendagarria da Berritzegune nagusiko aholkulariek sortu duten mapa kontzeptual hau kontutan izatea. 

Ikasleekin lantzeko aukera paregabea eskaintzen digu Wikipedia modu kritiko batean ikusi ahal izateko eta bide batez informazioaren joan etorria ideia orokor bat eduki ahal izateko, are gehiago fake news garai honetan murgilduta gaudela kontutan harturik.
.



Iñigo Salaberria

"Doan" programak, ordaintzekoak eta Software Askea

"Doan" programak, ordaintzekoak eta Software Askea

Internet sare irekian hainbat eta hainbat programa ezbedin ditugu ikasleekin lantzeko. Asko eta asko ordaintzekoak dira eta beste hainbat "doan". Komilla artean jartzen dut hauxe zeren, Creative Commons edo Sofware askeakoan kenduta, beste guztiek nolabaiteko revenue bat bilatzen dute muxu truk eskaintzen diguten horren truke.

Jakina da DATUA (edozein dela ere bere izaera: adina, neurriak, interesguneak, kontsumitutako produktuak, konexio ordutegiak eta abar...) XXI. mendeko negozio bideen jomuga bilakatzen ari dela.

Horren harira komenigarria da hiritar moduan zein irakasle moduan gure ikasle taldeekiko dugun erantzukizuna medio, lotura honetan adierazten diren usteen eta egitateen arteko erlazioa kontutan hartzea:


Edozein zalantzarako hemen nauzue.

Iñigo Salaberria

miércoles, 6 de febrero de 2019

MINIERAMANGARRIEN SAGUA EZ DABIL.



"MINIERAMANGARRIEN SAGUA EZ DABIL"

Azkenaldian zenbait mezu iristi zaizkit Minieramangarri xagua ez dabilela adieraziz. 
(Niri aukeran XAGUA goxoagoa iruditzen zait ARRATOIA baino).

Tira, konponbide erraza du horrek eta bi pausu hauetan argituko dudalakoan nago.

1.- Ikasleak oso abilak dira teklatuko tekla guztiak ikutzen. Hori ona da, esploratzen ari dira.

Horietako ibilaldi tekleatzaile batean ordea konturatu gabe F5 zapaltzerakoan...


 AHHHH, PUTZA!!! xagua ez dabil!!! Tresna madarikatua!!!!


2.- KONPONBIDEA: Berriro F5 eragin eta aktibatu egiten da xagua.



HURRENGO KAPITULOA: 

HEGAZKIN MODOA (MODO AVIÓN) ETA KONEKTIBITATEAREN MISTERIOA... 
(Ez egin spoilerrik orain, eh!!)

Lagungarria izango zaizuelakoan.

martes, 15 de enero de 2019

storybird

Nola landu ipun/olerki/errelato sorkuntza ikasgelan?

Zenbatetan egin diogu galdera hori gure buruari?

Hemen duzue programa oso lagungarri bat. www.storybird.com




1.- Izenematea

Hainbat programatan bezalaxe izenemate sinple baten ondoren aukeraz beteriko inguruna bat aurkezten digu.

2.- Ikasleekin gamifikazio prozesu bat eskaintzen du non, egiten diren sorkuntzen arabera dominak irabazten joango diren.




3.- Egindako sorkuntzak publikatzeko aukera ezberdinak daude. web orrian txertatu, e-mailez bidali, eta behin deskargatutakoan paperean publikatu

4.- Gelako ikasle guztien sorkuntzak gela birtual batean irakur daitezke eta beraien gurasoekin konpartitu etxetik irakur ditzaten.


5.- sortutakoa edozein ingurune digitaletan txertatu daiteke, ondorengo frogatxoa bezalaxe.


ERABILI ETA SALTSEATU!!!

Iñigo S.