lunes, 25 de marzo de 2019

Wikipedia eta hezkuntza

Wikipedia eskolan eta "Fake news"-en aurreko jarrera kritikoa.

Wikipedia eta Hezkuntza konferentziak, apirilaren 4tik 7ra bitarte Donostiako Tabakeleran munduarteko adituak bilduko ditu. Bertan arituko dira Wikipediak eskolan eskaintzen dizkigun aukeren inguruan eztabaidan eta lanean. 

Guztiok wikipedia/wikimedia/wiki-ak eta abarren ideia orokor bat dugu. Erabat gomendagarria da Berritzegune nagusiko aholkulariek sortu duten mapa kontzeptual hau kontutan izatea. 

Ikasleekin lantzeko aukera paregabea eskaintzen digu Wikipedia modu kritiko batean ikusi ahal izateko eta bide batez informazioaren joan etorria ideia orokor bat eduki ahal izateko, are gehiago fake news garai honetan murgilduta gaudela kontutan harturik.
.



Iñigo Salaberria

"Doan" programak, ordaintzekoak eta Software Askea

"Doan" programak, ordaintzekoak eta Software Askea

Internet sare irekian hainbat eta hainbat programa ezbedin ditugu ikasleekin lantzeko. Asko eta asko ordaintzekoak dira eta beste hainbat "doan". Komilla artean jartzen dut hauxe zeren, Creative Commons edo Sofware askeakoan kenduta, beste guztiek nolabaiteko revenue bat bilatzen dute muxu truk eskaintzen diguten horren truke.

Jakina da DATUA (edozein dela ere bere izaera: adina, neurriak, interesguneak, kontsumitutako produktuak, konexio ordutegiak eta abar...) XXI. mendeko negozio bideen jomuga bilakatzen ari dela.

Horren harira komenigarria da hiritar moduan zein irakasle moduan gure ikasle taldeekiko dugun erantzukizuna medio, lotura honetan adierazten diren usteen eta egitateen arteko erlazioa kontutan hartzea:


Edozein zalantzarako hemen nauzue.

Iñigo Salaberria