miércoles, 19 de septiembre de 2018

KAHOOT 2

KAHOOT 2

KAHOOT 1 irakurri eta ez zara nekatu? gora zu!!

1.- QUIZ gainean klik egin eta galdetegiaren osatze lana hasiko dugu:

Title: Galdetegiaren izenburua (gaiarekin zerikusi zuzena izatea gomendatzen da)
Description: azalpen labur bat jar daiteke.
Visible to: only me (neuretzat) edo everyone (denontzat irekia)
Language: Euskara, gaztelera, ingelera...
Audience: gure kasuan school.
Cover image: nahi izatera irudi esanguratsuren bat gehitu dakioke.
Credit resources: www.lezoherrieskola.eus idatzi.

2.- GO!!


3.- GALDERA SORTU (Add question)


4.- GALDERA ETA AUKERAKO ERANTZUNAK IDATZI eta NEXT.

5.- BEHIN GALDETEGIA OSATUTAKOAN SAVE KLIKATU.


KAHOOT 3ra pasa nahi gelan nola erabiltzeko ikusteko?


KAHOOT 1

Lagun hori, hemen duzu gelan erabilgarri egingo zaizun galdera programa jolasgarri bat. KAHOOT du izena eta edozein arlotarako baliagarria da. Gogoan izango duzue garai bateko Jclic moduko jarduerak, ezta? Halako zerbait modu errez batetan sortzeko tresna da hauxe. 

KAHOOT nola erabili pausu errezetan aurkezten saiatuko naiz:

1.-  IZENEMATEA: 3 pausu  eginda barruan gaude sortzeko prest.


  • Edozein izenemate bezala, "Log in" sakatu eta pausuak jarraitu. (e-mail--- pasahitza asmatu... eta barruan zaude!!)
2.- LEHEN URRATSA: Hurrengo galdera hauek zure buruari egin.
  • Zer lortuko dut honekin? 
    • Ikasleen ikasketa prozesua emankorrago, partehartzaileagoa, motibagarriagoa... izatea.
    • Ikasleen inguruan ditudan datu esanguratsu eta fidagarriak areagotzea.
    • Zuzenketetan denbora aurreztea beste jardueratan inbertitu ahal izateko.
    • Ebaluaziorako datu esanguratsu eta fidagarriak lortzea.
  • Zer eskatzen dit honek?
    • Ezer gutxi, prozedura oso erraza da eta.
  • Zertarako izango zait erabilgarri?
    • Edozein arlotan erabilgarria da. 
    • Hizkuntza idatzia zein bestelako errekurtsoak (irudia, bideoa...) txertatu baitaiteke.
  • Zer behar dut erabiltzeko?
    • Proiektorea eta konektatutako gailu (ordenagailu, mugikor, tablet, smartphone...) sorta.
    • Ikasleak bakarka edo taldeka egin dezakete.
3.- NOLA DABIL?

Lehenik eta behin 4 jarduera motetatik 1 hautatu ( QUIZ, JUMBLE, SURVEY, DISCUSSION)


Mota ezberdinetako ariketak sortu daitezke:
Quiz: galdera erantzun modukoak.
Jumble: Puzle modukoak
Discussion: Ezatabaidak hasteko eta bideratzeko
Survey: Iritzia jasotzeko tresna

Honaino iristeko adorea izan baduzu, segi hurrengo orrira: KAHOOT 2